Eskola publikoa

2015-2016 ikasturterako, eskola publikoak 57 ikasle ditu, zeinetarik 44 elebidun baitira.

 Eskolaren antolamendua:

  • §2 frantsesezko irakasle
  • §euskarazko irakasle 1
  • §eskola bizitzako laguntzaile 1
  • §ama eskoletako langile berezitu 2, lanaldi erdiz
  • §2 garbitzaile

 
Eskola proiektua 2012-2015 akademia proiektuan kokatua da eta 4 ardatzetan oinarriturik da: 

  • §Ikasle orok bere ibilbidea ongi ibil dezan bermatzea
  • §Behar bereziak dituen haur ororen eskola ibilbidea laguntzea
  • §Hezkuntza sistema irekitzea: Mundura irekitzen laguntzea 
  • §Eskolatik bertatik herritar arduratsuak sortzea

Pedagogia taldea ahalegin betean da, ikasleek, urtero: 

  • §Kultura ateraldi hainbat egin dezaten (Biarritz, Baiona eta Kanbo)
  • §Ekitaldi elebidunetan parte har dezaten (Kantu Xapelketa eta Korrika)
  • §Eskolen arteko kirol topaketetan parte har dezaten
  • §Ingurumen desberdinetako jendeak topa ditzaten eta haien jaidura biziak, antzeak, bizitza kontakizunak, balentriak eta abar parteka.

ETA

  • §Bi ezagutza ikastaldi ukan ditzaten, lehen mailako eskolara pasatzean
    Ahantzezinezko oroitzapenak: Arroxela, Vendée Globe, Loirako gazteluak-peyranère, Gourette, Huarteko egonaldia, Hendaiakoa eta astebete eskiatzen!

 

Izen emateak:

  • §Hiru urtez peko haurrentzat, eskola sartze egunean: 
    Herriko etxean eman behar da izena. Izen eman izanaren agiria emanen dizuete eta eskolan aurkeztu beharko duzue, haurra onartua izan dadin.
  • §Hiru urtetik gorako haurrentzat, eskola sartze egunean:
    Senideak eskolan zuzenean aurkez daitezke, jatorrizko eskolatik alde egin izanaren agiriarekin, bizilekuaren agiriarekin, familia liburuxkarekin eta osasun txartelarekin

 

 Erleak elkartea

Ikasleei proposatzen zaizkien jarduera eta ateraldiak diruztatzen bi elkartek laguntzen dute:

Erleak: irakasleen eta zenbait gurasoren elkartea; eskolako argazkien, egutegien eta dabantal pertsonalizatuen salmenta antolatzen dute… eta Gure Eskola (gurasoen elkartea). Bihoa biei gure eskerrik beroena.

Eskola zuzendaria: Bissey-Dagorret Corinne and.
05 59 29 75 51
E-helbidea: 
ecole.itxassou@wanadoo.fr

Site officiel de la commune d'Itxassou