Eskola Bizitza

Eskolan izena ematea

Itsasu herriak hiru ikastetxe ditu : Eskola publikoa, San Josepe eskola pribatua eta Arrokagarai Ikastola. Izen ematea, zein bere eskolan egiten da zuzenean. 

 

Eskola publikoa

San Josep eskola  pribatua

Arrokagarai Ikastola

+33 (0) 5 59 29 75 51

+33 (0) 5 59 29 84 55

+33 (0) 5 59 59 35 22


Eskolaldiaren inguruko serbitzuak

Telekargatu fitxa bakar bat (Eskolako zaindegia, Jantegia, Aktibitateak, estudioak zainduak, asteazkeneko garraioa)


Eskolako jantegiak

Bi zerbitzu eskainiko dira :

– Lehen zerbitzua : ama eskola eta lehen mailako lehen urtea : 12:00-12:40
– Bigarren zerbitzua : lehen mailako bigarren urtetik bosgarrenera : 12:50-13:30

Eskola jantokiko janariak Kanboko Jantegik ematen ditu.

Araudia : 2015eko urtarrilaz geroztik, Herriak arau berriak eman ditu

Jateko txartelak erosteko sistema utzi eta hileko fakturazioa eginen dugu, haurrak eskolara joan diren egunen arabera.

Faktura horiek linean ordain daitezke, banku txartelaz, edo txekez edo esku dirutan, Kanboko diruzaintzan edo automatiko hartzearekin.

ITSASUko Herriko Etxeak diru laguntza bat abiatu du, Familia Kuozientearen (FK) arabera, ITSASUn eskolatuak diren haurrentzat eta zeinaren legezko ordezkariaren egoitza ITSASUn kokatua dena. 2021/2022 ikasturteari aplikagarria den tarifikazioa hona honetan finkatua da:

–           QF ≤ 600 € : 1,00 € / bazkarika / ikasleka ;

–          601 ˂ QF ˂ 850 € : 2,00 € / bazkarika / ikasleka ;

–         QF ≥ 851 € : 3.50€ / bazkarika / ikasleka ;

Hautagarriak izan daitezkeen familiek beren familia kuozentearen frogagiria igorriko dute, ikasturteko urriaren 1ean, otsailaren 1ean eta maiatzaren 1ean. Laguntza hori ez daiteke, zerbitzu horrentzat onartua izan den gisa bereko laguntza batekin metatu, adibidez Departamenduaren laguntza.

Araudia telekarga

Menua uztailaren 4etatik uztailaren 07ra

Jantegiaren webgunera joan: www.jantegi.fr 


Eskolako zaindegia

Haurrek zaindegia balia dezakete, ikastaldia baino lehen eta ondoren.

Ordutegiak :

Goizez, astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan : 7:00etatik 8:20etara
Arratsaldez, astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan : 16:15etik 19:00etara 

Soilik izena eman duten haurrentzat.
 Ordaintzeko, Herriko Etxeak egiten du, hilabetero, ordaindu behar denaren galdea.

Araudia telekarga

 

 

 

     



Site officiel de la commune d'Itxassou