Gazteak

ITSASUko Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak honako zerbitzu hauek proposatzen ditu :

EUSKAL HERIKO GAZTEEN ETORKIZUNERAKO TOKIKO MISIOA  

Itsasuko Herriak Euskal Herriko Gazteen Etorkizunerako Tokiko Misioarekin hitzarmen bat sinatu du, elkarteak 16-25 urte bitarteko gazteen gizarteratze eta enpleguratzea koordinatu, lagundu eta susta ditzan, lehen-lehenik, behar handienean direnak kontuan hartuz.

LekualdaketakAstean bost eurotan, Tokiko Misioaren segimendupean den eta lan kontratu bat duen edo formakuntzan edo, kontrolpean, lan bila den gazte orok eskuter bat ukan dezake, lanari loturik egin behar dituen joan-etorrietarako.

Argibide gehiagorentzat : 
Zerbitzuanitzetako Zentroa – Kanbo – 05 59 93 50 60 


Harrera eguna : 9etatik 12etara, ordua hartu gabe.

Webgunea : www.missionlocale-paysbasque.org

 


LSHZaren SCOOTERRAREN ESKU UZTEA

 

€1.00 baten truk erabiltze egun bakoitz, ITSASUko LSHZk scooter bat presta lezake, lan kontratu bat, formakuntzan sartu behar den, lan bilan edo bere urrats administratiboak egin behar dituen edozein itsasuarrei. 

Galdegileak, asegurantzako erantzuletasun zibilaren ziurtagiri bat BSRaren frogagiria ukan beharko ditu (1988an edo ondotik sortua baldin bada). 

Arbibideak, itsasuko LSHZren idazkaritzan (herriko etxean) 

 

 


GIDABAIMEN LAGUNTZA

Akitania Berria Eskualdeak, 17/25 urte arteko gazteak laguntzen ditu B gidabaimenaren diruztatzen (400€tatik 1200€tara)

Baldintzapean esleitua

https://les-aides.nouvelle-aquitaine.fr/fiche/aide-passage-permis-conduire/

 


JARDUERAK HAUR ETA NERABEENTZAT

Eskola oporretan, Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak, herrian bizi diren haur eta nerabeei (5-15 urte), eskulan eta kirol jarduerak proposatzen dizkie.

Eskulanak, horretan aditua den herriko langileak gidatzen ditu.

Eskola opor aldi bakoitzean, familiei daten berri ematen zaie.

Horrez gain, ITSASUko Herriak zortzi aire zabaleko jarduera egun eskaintzen dizkie 9-16 urte bitarteko haurrei, lehentasuna herrian bizi direnei emanez.

Egunean zehar, haurrak Animatzaile Gaitasun Agiridun edo horren baliokide den agiriren bat duen norbaiten zaintzapean dira.

Jardute lekuetara, haurrak autobusez eraman edota ekarriak izan daitezke, beharren arabera.

Ezinbesteko kasutan, proposatu izan den programa alda edo bertan behera utzia izan daiteke.

Argibideak eta erreserbak, herriko etxean.

 


AISIALDI ZENTROA (OGAZ-CLSH) 

Eskoletan dauden itsasuar gazteak, Kanboko, Ezpeletako eta Uztaritzeko (Euskarazko harrera) aisialdiguneetan badabiltza. Bakantza garaietan eta asteazkenetan, kirol, kultur, zientzia, arte edo sukaldaritza aktibitate hautu nasai bat eskainia izanen zitzaiote.

ITSASUko LSHZk hiru egitura horien diruztaketan parte hartzen du. Familei igorria izanen zitzaien fakturan, Itsasuko LSHZk eskaintzen duen laguntza saria agertuko da dagokion gastua kendurik.  

Tel. AHK Kanbo : 06 74 94 80 31 (DESPONS Anderea) – http://www.cambolesbains.fr/centre_de_loisirs_informations.asp

Tel. AHK Ezpeleta : 06 74 93 45 27 (LAULHÉ Anderea) – http://www.mairie-espelette.fr/fr/enfance-jeunesse/centre-de-loisirs/

Tel. AHK Uztaritze (Heraitze auzoa) : 06 70 75 91 50 – https://udaleku.eus/bilguneak/uztaritze

 

GAZTE GIDA TELEKARGA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Site officiel de la commune d'Itxassou