Gerontologia gaietan baliabideak eta harlekua

BALIABIDE ZENTROAREN SORTZEA

ERROBI Herri Elkargoan adineko jende anitz mantentzen da etxean.

Etxean diren adinekoekin interesatuz, baliabide zentroa honako hauek kontuan hartuz sortu da: 

– biztanleak gero eta zaharragoak dira eta gero eta adineko pertsona gehiago dago

– lurraldea baserri girokoa izaki, pertsona horiek isolaturik geratzeko arrisku handia dute

– badira zahartzen ari den pertsona anitz erakundeetan direnek dituzten abantailak ez dituztenak: jarduera terapeutiko edo aurrea hartzekoak, fisikoak, kognitiboak edota gizartekoak

– senideen elkartasunak ordezkatzen du giza laguntza profesionalaren eskasia

– adineko pertsona eta haren ingurukoak ahal bezain egoera onenean etxean atxikitzea bilatzea: ingurumenaren segurtasuna bermatzea, antolamendu egokitua, ongizatea ororentzat. 

 

XEDEAK 

ARDITEYA-VIEIL ASSANTZA baliabide zentroa etxean diren adinekoentzat egokitu zerbitzuak zabaltzera engaiatzen da, bai eta senide «laguntzaileei» «hats hartzeko» aukera ematera, informazio egokituen aterabideak eskainiz. 

Baliabide zentroaren taldeak «ongi zahartzearen» alde egiten dituenak urririk eskainiko zaizkie erabiltzaileei, adinekoei eta laguntzaileei. 

 

LURRALDE LANKIDETZA

Zerbitzua eskatzen duen orori zabalik da. Halarik ere, izen ematea bali egin baino lehen, adineko pertsonaren eta haren inguruaren egoera aztertu behar da lehenik.
Zerbitzuak adineko pertsonaren ibilbidearen jarraikitasunari so egiten dio, sarean lan eginez, «krisi» aldietako trantsizio aldiak errazteko.
Partekatze urraspidea garatu nahiz, lankidetza moldeak, logistikaren antolamendua, elkarbalioztatzea, pertsonen jardunen jarraipena eta, oro har, dispositiboarena zehazt ditzagun proposatzen dugu.

 

ZERBITZU ESKAINTZA

Adinekoentzako eta laguntzaileentzako ekintzak agertu diren egoera eta beharretara egokitzen dira.
Programa erregularra eta anitza da eta jarduera fisikoak, kognitiboak edota gizartekoak eskaintzen ditu, prebentzio gisa edo terapia moldean.  

 

LAGUNTZA

ERROBI lurraldean ari diren elkarte eta profesionalekin sare dinamika batean delarik, Baliabide Zentroak gerontologian espezialista diren profesionalen eskuhartzea antolatzen du, adinekoentzat eta haien ingurukoentzat. Partaideei iritzia eskatzen zaie, egoera kokatzeko eta prebentzio neurriak eta terapiak proposatzeko, egin denarekin harmonian eta horren jarraipen gisa. Pertsona bakoitzaren ibilbidearen berezitasunak, sentsibilitate bereak eta dituen beharrak zerbitzuaren erdigunean izanen dira beti, autonomia eta ahultasunaren arteko oreka xerkatzen duen lan batez. Gure gogoetan oin hartuz, informazioa autonomiaren lehen euskarritzat hartzen dugu. 
Hartara, balioztatze profesional partekatu batetan oin hartuz, baliabide zentroaren partaide edota profesionalek Laguntza Pertsonalizatu baten Proiektua eraikitzen dute hartua den pertsonarekin batera, haren ingurukoekin eta esku hartuko duten profesionalekin. 

 

BEGIRANTZA ARDATZAK

Pertsonen autonomia bultzatzen da, profesional espezialistekin batera, adinekoek etxean dituzketen arazoak ahalbait ongien kontuan hartzeko asmoz, hau da, honako gai hauei lotu arazoak: 

  • §Funtzioak betetzeko ahalak galtzeko arriskua
  • §Arrisku psikosozialak
  • §Arrisku psikoafektiboak

Adineko pertsonaren laguntzailearentzat egiten direnak honako hauek xerkatzen dituzte:

  • §Laguntzen duen pertsonari egunerokoan eman laguntza erraztea
  • §Atsedenaldia eskaintzea, isolamendua haustea, sostengatzea eta informazioa ematea
  • §Haren ahalak zaintzea eta osasunari so egitea

 

ANTOLAMENDUA ETA TRESNAK

  • §Etxean, zaintza norbanakoari zaio ematen, profesionalek interesatuei entzunez atzeman dituzten beharren arabera. 
  • §ARDITEYA-VIEIL ASSANTZA
  • §Lantegietarako programa orokorra ezartzen da, bai eta pertsonei egokitu plangintzak ere, erabiltzaileei banatzeko, non lantegien zerrenda datorkien, etxean aritzeko datak eta norbanako bakoitzarentzako hitzorduak
  • §Lantegietarako garraioa zerbitzuak berak egin dezake

 

XEDEAK

Gure xedea adineko pertsona orokorki kontuan hartzea da, hiru dinamika eta ahultasun hauek ekar dezaketen ezintasunera heltzeko arriskua kontuan hartuz: 

  • §Zahartze fisikoa, funtzioen gaitasuna ahulduz, gorputzak eraberritzeko dituen zailtasunengatik, eritasun ezintzaileengatik
  • §Zahartze psikosoziala, adineko pertsonaren eta gizartearen arteko loturen arabera: diru sartze aski, aisialdiak, gizarte loturak eta egitekoak
  • §Zahartze psikoafektibo eta jokamoldekoa,

Zahartze fenomenoa nor bakoitzari dagokio; nor bakoitzaren ingurunea bere gisakoa da. Geure jarduna nor bakoitzari egokitu behar dugu. 

 

DIZIPLINANITZEKO TALDEA

Koordinatzailea: Partaideekiko solaskide nagusia da, zerbitzuaren animazioaren arduraduna, jarduerak egin daitezen arduratzen da ere, bai eta eskuhartzaileen arteko koordinazioaz ere, erabiltzailearen proiektu pertsonalizatuaren arabera.

Dietalaria: Elikadura urritasunari lotu arazoak aztertzen ditu, bai eta elikadura aldatua prestatu edota jateko izan daitezkeen zailtasunak, bai eta hidratatzeko zailtasunak ere. Elikadura lantegiak gidatzen ditu, bai eta egoera praktikoak irudikatzen ere.

Ergoterapeuta: Eguneroko jarduerak egiteko izan daitezkeen zailtasunak balioztatzen ditu, aholkuak ematen ditu mugimenduak egiteaz, orekaz… etxearen egokitzeaz eta laguntza teknikoen hautuaz. 

Psikologoa: Adineko pertsonari bizi dituen egoerek sortzen dizkioten emozioak adierazten laguntzen dio. Laguntzaileentzako hitz taldeak gidatuko ditu, oroimen lantegiak…

Psikomotrizitatelaria: sustapen psikogorputzekoko jardunetan eskuhartzen du (laxamendua, oreka eta koordinazioa…), zentzumenen edo kognizioaren sustapenean…

Zerbitzu emaile espezializatuen eskuahartzeak ere programatzen dira, ariketa fisiko egokitua egin dezaten edo musikoterapia, arteterapia, abereen bidezko terapia… norbanako bakoitzaren eta taldeen beharrak zehaztu eta egokitu ondoren. 

 

AFIXA TELEKARGA
ERABILTZAILEENTZAKO AURKEZPEN LIBURUXKA TELEKARGA
PROFESIONALEN KOMUNIKAZIO LIBURUXKA TELEKARGA
2016KO UDAKO BERRIAK TELEKARGA

 

ARDITEYA VIEIL ASSANTZA elkartea
Espainiako etorbidea 47
64250 KANBO
Baliabide zentroa
05 59 29 39 70
cressources.contact.arditeya@gmail.com

Site officiel de la commune d'Itxassou