Itsasu / Etxauri

 

Val de EtxauriETXAURIBAR, Herri elkargo bat erran nezake, Etxauri haraneko 8 herri biltzen dituenak. Pamplonatik urbil, Nafarroan. 

Itsasu eta Etxauri artean lehen harremanak abiatu ziren 2014en. Itsasuarrak Batasuna (Gerezi besta antolatzen duen taldeak) eta Xapata elkarteak (Gerezi ekosleen taldea) deitu zizuzten Etxauribarreko gerezi ekoizleak, bereziki gerezi bestaren kari, herriko gerezi ekoizpena nolazbait osatseko. 

Gerostik, 2016tik goiti, Etxauri haraneko herrien eta itsauren artean elgarretaratze baten asmoak bere bidea egin du. 

Badakigu eta ikusten dugu puntu komun frango baditugula : Gerezia bixtan da, tokiko ekoispenak, bainan ere euskara eta kultura, dantza, pilota, auto zaharrak, gazteria, eskolen arteko harremanak, … eta ainitz beste gauza dudarik gabe. 

Han, Nafarroan badute kolektibo bat “Etxauribar Lanean” arras egitaratua. 

Hemen aldiz, gure partetik, ukan ekimenak bakartuak dira : Edo Herriko etxeak abiazirrik elkarte batzuekin, edo elkarte batzu bakarrik. 

Hortakotz, trukaketa horriek azkartzeko, eta zerendako ez egun batez parekatzeko bat lantzeko, pentsatu dugu, elkarte baten zortzea beharrezkoa dela. 

 

  Cerise

 

 Etxauribar Lanean

Etxauribar Lanean, Etxauritarrez osatua den lantalde bat da. Ekonomia krisi garaian sortu zen, ibarrak jasaiten zuen langabezi larriaren ondorioz. Lehenbiziko desafioa izan zen, herritarrek eskain zezazketeen produktu eta zerbitzu zerrenda baten finkatzea.

Bilkurak iragaten hasi ziren hilabetean behin ibarreko herrietan: Etxauri, Ziriza, Etxarri, Bidaurreta, Belaskoain, Arraza, Zabaltza eta Ubani.

Hastapenean, gai andana bat plazaratu nahian, lantalde bereziak osatu genituen: ingurumena, abelzaintza, ihauteriak, kontsumitzea, trukaketak, bestak, baratzeak…

Gizarte aldakuntza da, Etxauribar Lanean taldean ari direnen helburua. Beste gizarte mota bat eraiki gogo dugu, zeinean giza harremanak, ororen arteko ontasuna eta norberaren atsegina diren nagusi. Gure ingurumenarekin eta gure kulturarekin bat egiten duen gizarte egituratu eta egitura ekonomiko bat sortu nahi dugu.

Helburu horretara nola heldu?

Emeki emeki arizanez, ezin eginak diren proiektuetan aritzeko ordez, xede xumeen gauzatzea hobe da. Bi hitzez: sinpletasuna eta egiazkotasuna.

Gisa horretan, hiru urtez, ekimenak bultzatu ditugu, hala nola baratzeak, ihauteriak… hazkuntza intentsibo proiektu bat, gure artzainen lana errextea, herriko apairuak, mintzaldiak…

 

Ihauteriak 

 

Ezagutzeko edo parte hartzeko :

Email: etxauribarlanean@gmail.com

Blog: etxauribarlanean.blogspot.com

 

 


INFORMATIONS 

 

Etxauribar lanean elkartea:

https://etxauribarlanean.blogspot.com/ 

https://es-es.facebook.com/etxauribar/   

Etxauriko udala:

http://www.etxauri.eus/es/inicio/

Hotel eta landetxeak:

https://amalur.eus/eu/  (Etxauriko hotela da eta inguruko informazio asko jasotzen du bere web orrialdean)

https://www.bestetxea.com/ 

http://www.casaleiza.com/

https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Alojamiento/8670/Palacio-de-EtxauriEnarazai.htm 

https://www.turismo.navarra.es/eus/mapa-buscador/recurso/Alojamiento/833/Casa-Zelai.htm

Jatetxeak:

http://sarbiljatetxea.com/  

http://www.otazu.com/ 

Tabernak:

Denak bat

Basterra

Igerilekua:

Etxaurin

Kirol eta abentura enpresa

http://guiask2.com/eu/  

Nafarroako turismo orrialdean hau dakar gure bailarari buruz:

https://www.turismo.navarra.es/eus/buscador/index.aspx?q=etxauri  

Elkarteak:

http://saigola.blogspot.com/

   


ANIMATIONS 2020

 

14 Mars 2020 : BERTSO SAIO. Voir affiche  

18 Avril 2020 : GEREZI TRAIL. Voir affiche – Renseignements et inscriptions 

 


ETXAURIBARKO BISITA ITSASURI – 2017

Photo ETXAURI

 

 

 

 

 

 

 

  

 

Itsasuko besten irekitzearen karietara, Etxauribarko gure lagun nafartarren ordezkaritza bati ongi etorria egiteko atsegina izan dugu. Etxauri eta Itsasu herriak, biak gerezi ekoizle izankiz, ofizialtasun itxura bat zeukan elkarren arteko harreman bat hasi zuten iaz. 

Alabaina, Etxauribarko besten karietara, Itsasuko Herriko etxeko ordezkaritza bat eta Itsasuko elkarteak gomitatuak izan ziren 2016ko irailaren 11an, igandezlkarretaratze horrek gaitzeko arrakasta bildurik, protagonistek erabaki zuten bi herrietako biztanleen arteko loturak azkartzea. 

Urrats berri bat egina izan da bezaz iragan agorrilaren 19an, berrogeita hamar bat Etxauribartarrei ongi etorria egina izan baitzizaie, hauen artean Etxauriko auzapeza, Ziritzako kontseilari bat eta “Etxauribar lanean” elkarteko arduradun batzu. 

Gomit-besta ofizial bat antolatua izan da 16:00etan herriko etxean, eta horretatik landa nahi zutenek « Ateka » gunea bisitatu dute, bestak 19:00etan hasi aitzin. 

Gaualdia, herriko-etxeak gonbidateui eta elkarteen ordezkariei eskaini dien janari-mahai baten inguruan luzatu da.

Asteburu osoan Itsasun egon gogo zuten etxauribartarrak, biztanleen etxeetan ostatatuak izan dira eta gisa horretan, hasia zuten “hurbilketa” jarraitu dute pilota plazako besta bihotzera joanez eta “Goxoki” gaztetxean bururatuz.

Hitzordu bat bazuten Atharrin igande goizean, Etxauri eta Itsasuren arteko pilota partida bat jokatzen baitzuten. Honetaz baliatzen gira, Mathieu Larçabal pilotariari begi keinuño baten egiteko, iaz Itsasuko koloreen alde arizan baitzen Etxauriko pilota plazan.

Harremanak jagoiti lotuak baitira; gutatik bakoitzari dagokigu hauen azkartzearen eta iraunaraztearen alde aritzea.

 

 


joseba mugikorra 20Duela 2 urtez geroz, gerezi bestaren karietara eta lekuko gerezien ekoizpenaren osatzeko, Itsasuarrak elkarteak, Xapata elkarteak lagundurik, Etxauri Ibarrako (Nafarroan, Iruñatik hurbil), ekoizleak deitzen ditu. Aurten, ekoizleez gain, ibar hortako elkarteektako ordezkari batzuek ere parte hartu dute ekainaren 5eko bestan. Karia horretara, gure bi herrien arteko hurbilketaren ideia agertu dute.

 

Lehen urrats bat egina izan da iragan irailaren 11an, Etxauribar besten karietara (ibarreko bestak. Antolatzaileek eta Etxauriko Herriko etxekoek gomitaturik, Roger Gamoy Auzapezaz, 2 axuantaz eta 3 kontseilariz, Itsasuarrak Elkarteaz (gerezi, pilota, dantza, makilari), eta beste Xapata, Idekia, les Vieux machins eta Itsasu Herri Bai elkarteetaz osatua zen ordezkaritza bat, bertara joan dira.

Etxauri Herriko etxeko ordezkariek ongi etorri suharra egin daukute. Ohizko agurtzeko hitzaldia hiru hizkuntzetan egin ondoren, Idoia Aritzala Etxarren Andere Auzapezak, herriko lepokoa lotu die hautetsi bai eta hor zeuden elkarteburu itsasuarrei. Ordainez, gure auzapezak “Lekukotasunen bilketa” DVDa eta herriko argazki bat eskaini dio.

Herriko etxeko zutabera igo gira, lekuko elkarte batek « Etxauribar lanean » moldatu zituen pintxo andana batez lagundua zen adiskidetasunezko basoaren partekatzeko. Gure musikariek, ederki menturatu dira elkarretaratze arras lagunkin horren alaitzen, denbora berean, gure ekoizleek bere ekoizkinak eskaintzen zituzten merkatuko plazan.

Eguzki distiratsu baina bero baten pean, gure makilari gazteak eta gure dantzariak ikuskizun eder bat eskaini dute. Ondotik, herritarrek aterpe baten pean goaitatzen gaituzten, zeinetan apairu hauta bat eskainia zitzaiguna. 

  

IMG 2021

Oraino ere, gure musikari-kantariek erakutsi daukute animazioarentzat daukaten jeinua. Gure eguna pilota partida batez luzatu da, Etxauri ibarrako Xabi eta Etxague, eta gure Pierre Ducassou eta Mathieu Larzabal-en artean (azken honi, gure agiantzak helarazten dizkiogu laster senda dadien).

Dudarik ez da, gure Etxauriko lagunetatik halako harrera izan ondoren, molde berean partekatzen ditugula gereziaren garapena, bai eta gure mintzaira eta kultura. Hortakotz, gure aldi da haien errezebitzea eta harreman iraukor bat eraikitzea, oro elkarrekin.

 

Diaparoma : 2016ko Etxauribar Egluna: Itsasu

Telekargatu Etxauribarren gutuna eskertzeko Itsasu 

Site officiel de la commune d'Itxassou