Adinekoak

ITSASUko Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak zerbitzu eta ekintza andana eskaintzen du :

BASERRIALDEKO ETXEKO LAGUNTZA (ADMR)

ADMR elkarteak (Baserrialdeko Etxeko Laguntza) egoitza Ezpeletan du eta honako zerbitzu hauek proposatzen ditu:

– Etxeko laguntza


– Janariak etxera ekartzeko zerbitzua (astelehenetik ostiralera) – 06 79 11 46 29


Harremanetarako :05 59 15 73 10 

edo

Ezpeletako Herriko Etxea – 05 59 93 98 12


Harrera egunak : goizetan, astelehenatik ostiralearte, 8:45tatik 12:45etara.

 


TELELAGUNTZA

TELELAGUNTZA, adineko pertsonak, mendekotasunen bat duten pertsonak edo eri edo ezintasunen bat duten pertsonak beren etxean segurtasun betean bizitzeko bidea ematen dien eta senideei ere segurtasuna ematen dien zerbitzua da.
Arazo bat, bulta txar bat, eroriko bat edo istripu bat gertatuz gero, abonatuak klikagailua sakatu besterik ez du (paparrekoa edo ukaraikoa) entzute zentralari abisua emateko ; han, erran zaionaren arabera edota arraposturik ez badu, larrialdi maila aztertu eta elkartasun sarea (auzokoak, adiskideak, senideak) mugiarazten du edo larrialdietako sokorri zerbitzua bera igortzen du, pertsonari laguntzera.

Erorikoen detektagailu honek 3D azelerometro bat badu eta erorikoaz ohartzen da, gailua daraman pertsona ez bada mugitzen. Halatan, bada, ohiko zerbitzuan ez bezala, bulta txar bat jasanez gero, trenputxartuz gero, ez da deus zapatu behar ; alarma bere oldez abiatzen da, sokorria galde egiteko.
Présence Verte zerbitzura abonatua bazara, egungo zure materiala beste aukera honekin lot daiteke, hilabetean 5 €ko gehigarria ordainduz.

Itsasuko Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak «Présence Verte» elkartearekin 2008tik geroz duen lankidetzaren bidez, osoki diruztatzen du dispositiboaren abian ezartzea (48 €) eta, jendeen baliabideen arabera, hilabetean ordaindu behar duten 23 euroetako zati bat ere ordain diezaieke.

 

Gehiago jakiteko, Gizarte Ekintzarako Herri Zentrora deitu (Itsasuko herriko etxean: 05 59 29 75 36)

Harremanetarako :


PRESENCE VERTE Sud ouest
05 59 80 72 12


Webgunea : www.presenceverte.fr

 


 


ERORIKOAK PREBENITZEKO LANTALDEA

Laborantza Mutualitateen Eskualdeko Asurantza Kutxarekin eta Eritasun Asurantzarako Lehen mailako Kutxarekin elkarlanean, ITSASUko Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak erorikoak prebenitzeko ikastaroak antolatu ditu (gimnastika eztia, orekarako egin daitezkeen ariketetarako aholkuak, etxea antolatzeko aholkuak, elikadura orekatuko aholkuak).
Ikastaro horiek eskatu besterik gabe errepika daitezke. (Sanoki aretoan egiten dira).

 

 


ERREBIDEETAKO SEGURTASUNARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIOA

Errebideetako segurtasunari buruzko sentsibilizatze ikastaroak, urririk : 3 saio 3 arratsaldez. Diaporamak, errebide kodearen ezagutza eguneratzea, eztabaidak…).
Saio horiek eskatu besterik gabe errepika daitezke. Saioak elkarteen aretoan egiten dira.

Errebideetako segurtasunari buruzko sentsibilizatze ikastaroak, urririk : 3 saio 3 arratsaldez. Diaporamak, errebide kodearen ezagutza eguneratzea, eztabaidak…).
Saio horiek eskatu besterik gabe errepika daitezke. Saioak elkarteen aretoan egiten dira.

 


EGUBERRIKO PAKETEAK

 

Urtero, Eguberriko besten karietan, herriko kontseilariek 80 urte baino gehiago duten itsasuarrak bisitatzen dituzte, zahar-etxeetan eta erietxeetan. Elkarrekin mintzatzeko parada da hori.

2009. urtean, 97 pertsonei banatu zaie Eguberriko paketea
2010. urtean, 95 pertsonei banatu zaie Eguberriko paketea
2011. urtean, 96 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea   
2012. urtean, 99 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea    
2013. urtean, 113 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea  
2014. urtean, 99 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea
2015. urtean, 107 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea
2016. urtean, 118 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea
2017. urtean 117 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea
2018. urtean 118 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea
2019. urtean 119 pertsonari banatu zaie Eguberriko paketea

 

 


HIRUGARREN ADINEKOEN BAZKARIA

 

Ohituraz, otsaileko lehen ostegunarekin, Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak, 65 urte baino gehiago daukatzen itsasuarrak gonbidatzen ditu, Herriaren Sanoki aretoan egiten duen bazkari batera.

Argibideak eta erreserbak herriko etxean.


ADINEKOEN GIDA TELEKARGA

 

 

Site officiel de la commune d'Itxassou