AEK Gau Eskola

EUSKARAZKO KLASEAK

Horra hemen gure elkarteak eskaintzen dituen euskara kurtsoei buruzko informazio guzia.

 

Eskaintza :

– hasiera mailatik hobekuntzara,

– kurtso bereziak ikastola edo elebidun sailean diren haurren burasoendako,

– EGA prestatzeko kurtsoak,

– Mintza Praktika taldea (MP) ahozko erabilpena trebatzeko (hizkuntzaren jabetasun ona beharrezkoa).

 

Kurtsoen maiztasuna, urtean 32 klase aste, urritik ekainera :

          eguneko klaseak : 2 x 3 oren astean (6 oren astean = 192 oren urtean)

–          gaueko klaseak : 2 x 2,5 oren astean (5 oren astean = 160 oren urtean)

–          guraso eta MP taldeak : 3 oren astean (96 oren urtean)

Egunak eta oren zehatzak, ikasleek libro izanen dituzten momentuen arabera finkatuak izanen dira.

 

 


Prezioak *:

 

          340€ (edo 300€ zerga hartze taxa %0)

–          guraso taldeak, MP eta EGA : 250€ (edo 201€ zerga hartze taxa %0)

–          kide karta : 40€ (denentzat)

 

* Formakuntza ordaintzeko, B1 eta C1 prestatuko dutenek CPF (compte personnel de formation) orduak erabil daitezke.

 

Izen emateak : 2020ko irailaren 21etik 25era

~ astelehenetik ostegunera : 9’00-20’00

~ ostirala : 9’00-16’00

                     

Klaseen hastapena : 2020ko Urriaren 5eko astean

Informazio bilkura (ikasle berrientzat soilik) 2020ko irailaren 28an, astelehenean, gaueko 8etan Itsasuko gau eskola

 

 

Xehetasun gehiago ukaiteko, telefonoz dei gaitzazue azpian agertzen den zenbakia eginez, milesker.

 

Xilarreneko bidea – 64250 Itsasu – Tel : 05 59 93 40 83

itsasu@aek.eus

Site officiel de la commune d'Itxassou