Laborantza

Laborantzako Tresnak Baliatzeko Kooperatiba

ITSASU herrian LAPURDI TTIKI kooperatiba dugu.

Zein da Laborantza Tresnak Baliatzeko Kooperatiba baten egitekoa ?
 Laborariak laguntzen ditu, elkarren artean partekatu baliabideak haien eskuz ezarriz, haien garapen ekonomikoa eta aktibitatearen hobetzen eta handitzen laguntzen ditu.

Bil Ta garbi Sindikatuak, urtean behin, laborarien plastikoak biltzen ditu (siloratze estalkiak, mintz bilkariak eta berotegietako mintzak). Bilketa Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluarekin, 64ko Laborantza Ganbararekin, Laborantza Tresnak Baliatzeko Kooperatiben Federazioarekin, Euskal Laborantza Ganbararekin eta Crédit Agricole-rekin lankidetzan egiten da.

Harremanetarako : 


LAPURDI TTIKI
Laborantza Tresnak Baliatzeko Kooperatiba,
ERROBI Ofiziale Eremua
64250 ITSASU


Lehendakaria : Peio IRIQUIN  – 05 59 29 29 83

 


Gasna bideak Euskal Herria zeharkatzen du

Bide horrek esne osoz egin gasna tradizionala ezagutzeko aukera eskaintzen du, bai eta ekoizleekin mintzatzeko ere. 
Panelen bidez seinalatuak dira dastatze, bisitatze eta salmenta etapak. 
Etapa horien artean, ITSASUn badira bi Ossau-Irati sormarkadun gasna ekoizle:

  • Ferme_AntxondoaANTXONDOA etxaldea 

Gasna ondu berri-berritik gasna idorreraino. Itsasuko gereziz etxaldean egin erreximenta naturalak, jelegarririk gabekoak, gazi-gozo eta chutneydunak. 
Ekoizlea: Mirentxu Elissalde Parachu
Zuzeneko salmenta. Urte osoan zabalik, etxaldean, 10etatik 12:30era eta 15etatik 19etara. Hetsirik larunbat arratsaldetan, igandetan eta besta egunetan.
Gure produktuak Krakada pastizategian atzeman ditzakezue ere (Frontoiaren ondoan).

Harremanetarako 

Mirentxu Elissalde Parachu
GAEC ANTXONDOA – Dép 918
64250 ITSASU
+33 (0)6 45 56 26 39 
GPS : 43.333206, -1.304486
Web gunea : https://www.antxondoa.eus

 

  • Isabelle OLHAGARAY – Etxaldeko produktuen ekoizlea

Dastatze eta salmenta gunea, Ateka Gaitzeko bidean, Laxia auzoan. 
Isabelle zuei adi duzue 15etatik 18etara edota hitzordua hartuz, apiriletik urrira bitarte; igandean hetsirik. 

Harremanetarako

Isabelle OLHAGARAY
Olha etxea – Ateka Gaitzeko bidea
Laxia auzoa – 64250 ITSASU
+33 (0)5 59 29 82 62
GPS : 43.310520, -1.405820

Gasna bidearen liburuxka herriko etxean eskura daiteke.


JATORRI SORMARKA KONTROLATUKO BIPERRA

1997ko apirilean onartu zuen Jatorriaren eta Kalitatearen Nazio Institutuak (INAO) «Ezpeletako Biperra» jatorri sormarka kontrolatua: « Piment d’Espelette-Ezpeletako biperra ». 

Ezpeletako biper ekoizleak kooperatiban bildu dira. Ekoizte eremuak 10 herri biltzen ditu: Zuraide, Larresoro, Ainhoa, Uztaritze, Itsasu, Haltsu, Jatsu, Kanbo, Ezpeleta, Senpere. 
«Ezpeletako Biperra» jatorri sormarka kontrolatuan 3 produktu ditugu: 
– hautsa
– soka
– biper freskua

ITSASUn hainbat ekoizle ari dira «Ezpeletako biperra» ekoizten:

SyndicatPimentdespeletetAOCJatorri sormarka kontralatuko Ezpeletako biperra ekoitzi eta eraldatzen dutenak:

  • §Xavier AIZPURU – EARL UHARTIA
    05 59 93 84 21
  • §Yenofa EYHERAMOUNHO
    Saltze gunea eta publikoari harrera
    05 59 29 33 20
  • §HARISPOUROU-CAZENAVE familia – Fagaldia etxaldea
    05 59 29 82 01 – e-helbidea: 
    ferme.fagaldia@orange.fr
  • §GAEC AMESTOYA
    Daniel Darquy – 05 59 93 93 38                                                                                                                                              
  • §GAEC HARANEA
    Ustialekuan jendeak hartzen ditu, hitzordua aitzinetik hartuz gero. 
    05 59 93 92 43 – e-posta: 
    aguerre.christian@wanadoo.fr
  • §Nicolas LARRE
    05 59 29 98 17 – 06 58 03 16 96
  • §Laurence LASTIRI
    Laborantza biologikoaren labeldun ekoizpena – Saltze gunea eta harrera, telefonoz aitzinetik hitzordua hartuz gero. 
    Ezpeletako merkatuan saltzen du (asteazken goizetan)
    05 59 29 78 82 – e-posta: 
    laurence.lastiri@orange.fr
  • §Michel MAISTERRENA
    05 59 93 46 96 – e-posta: 
    maisterrena.piment@yahoo.fr
  • §Christine SAINT ESTEVEN
    05 59 29 32 17

    www.pimentdespelette.com

Argazki oina
Biperrak: Ezpeletako biperra jatorri sormarka kontrolatuaren sindikatua
Logoa Gasna bidea: Ossau-Irati sindikatua

 

 

 

 

 

Site officiel de la commune d'Itxassou