Asiako liztorrak

ASIAKO LIZTORRAREN HEDATZEA ERAGOZTEKO KANPAINA

ITSASUKO Herriko Etxeak asiako liztorraren hedatzea eragozten saiatzen ari da. 

 


Zer egin behar duzue ?

Habi bat ikusten baduzue, Herriko Etxeari jakinarazi behar diozue, departamenduan diren habien kopurua ahal bezain zehazki ezagut dezagun. Zerrendatze horrek bi xede ditu :

  1. Hedapenaren kartografia egitea,
  2. Hedapena mugatzea, udaberrian, erregin fundatzaileak harrapatuz eta habiak porroskatuz.

 


Habien porroskatzea

Irail hondarra baino lehen egin beharko da (fundatzaileak sortzeko aldiaren bururapena). Hortik goiti eta udazkenaren hondarra bitarte, porroskatzen jarraitu behar da, baina ez da lehen bezain eraginkorra. Neguan aritzea ez du balio (habia utzia baitute).Habiak porroskatzea espezialista adituen egitekoa da, arriskutsua baita, talde bizitza duten hymenoptera ororen habiekin gertatzen den bezala (liztorrak, erleak, Europako liztorrak …). Arrats iluntzan, gauez edo goizean goiz behar da egin.

 

 

Liztor abisua telekarga

Zepoen egiteko jarraibideak telekarga

Liztorraren zikloa telekarga

 

Site officiel de la commune d'Itxassou