Araudiak

ETXEETAKO LOGELAK

2007ko agorrilaren 3ko Dekretuak manatzen du etxeetako logelak Herriko Etxeari adierazi behar zaizkiola. Adierazpen horrek honako datu hauek zehaztu behar ditu : adierazlea nor den, biztanlearen helbidea, alokatzeko diren gelen kopurua, gehienik har daitekeen jende kopurua eta alokatzeko aurreikus daitezkeen garaiak.

Adierazpen inprimakia telekarga. Adierazpena hartzen dugunean, hartu izanaren agiria igorriko dizugu.

 

TURISMOKO BIZITEGI MUBLATUAK

2009ko uztailaren 22ko legearen 24. artikuluak L 324-1-1 artikulua erantsi zion turismo kodeari, turismoko bizitegi mublatuak Herriko Etxean adierazi beharra ezarriz. Hortik hara, turismoko bizitegi mublatua eskaintzen duen orok, bizitegia kokaturik den herriko auzapezari adierazpena egin behar dio aitzinetik.

Adierazpen inprimakia telekarga. Adierazpena hartzen dugunean, hartu izanaren agiria igorriko dizugu.

 

EGONALDI ZERGA

– Lurralde kolektibitateen kode orokorra
www.legifrance.gouv.fr/affichCode.do?idArticle=LEGIARTI000006390625&idSectionTA=LEGISCTA000006197549&cidTexte=LEGITEXT000006070633&dateTexte=20090529

 

« Turismo garapena, zeinetan turismo bulegoen sortzea » eskumena, Euskal Hirigune Elkargoak 2017ko urtarrilaren 1az geroztik beneganatu duen eskumen bat da. Karia horretara, Euskal Hirigune elkargoak 2017ko irailaren 23ko Elkargo Kontseiluko OJ 53 erabakiaren bidez, erabaki du, egonaldi zerga bat plantan ezarri duela, 2018ko urtarrilaren 1az geroztik, zeinaren helburua den gure lurraldearen abantaila nagusien hupatzea. Delako ekarpena, lurraldearen dinamika ekonomikoa sustatzen duen turismo ibiltze kopuruaren hobetzeari esleitua izanen da.

 

Egonaldi zergaren deklarazio plataforman sar zaitez 

 

Egonaldi zergari lotua den dokumentazio telekargagarria aurkituko duzu azpi honetan :

 

Site officiel de la commune d'Itxassou