Bisitak – Guneak

Eglise_st_fructueux

San Frutux Eliza

XVII. eliza. Barnean ederki hornitua, hiru solairuko galeria, egur zizelkatuko goi obrak, XVII. mendeko prediku aulkia. Kanpoaldean, elizaren inguruan, hilarri diskokarak. 

Ateka 

Itsasu herriari buruzko ezagutza gunea. Auzoak ezagutzea, historia ere zagutzea, pertz numeriko baten bitartez. 

Vautour

Saiak Artzamendi gainean

Laerodrome

Hegazkin zelaia eta Urzumu mendia

Ikusmira eder-ederra, 360°tan. Garaipenen Andremariaren estatua, orientazio mahai bat eta  Robert Hiribarne, Bigarren Mundu Gerrako erresistente gaztearen omenez ezarri oroitarria

Artzamendi

Artzamendi mendia 
Ateka Gaitzerako bidean da ; 926m gora da, Panorama 360°takoa da, ikusmira eder-ederrak. Aberedi-landaredia ezagutzeko aukera.

Mondarrain  
750m. Gailurrean, erromatarrek eraiki eta Erdi Aroan berregina izan zen gotorleku baten hondakina. Ikusmira eder-ederrak. 

Atharri
mendia

 

PasdeRoland

Atekagaitz 

Errobiren ur zalapartatsuei jarraiki doan bidexkan kokaturik da, Artzamendirako bidean. Leiendari segituz Roland, Errobiren Ibarra zeharkatzen zihoalarik, Orreagarako bidean, bidea egiteko bere «durandal» ezpata baliatu omen zuen, harkaitza zulatzeko.

Laforetdeslapins

Untxien oihana

Untxi arraza zenbaiten ezagutza ; indiako txerritxoak eta haien historia, untxien naturaguneari jarraitzen zaizkion oinezkoentzako xenderetan.
Jatetxea eta piknikatzeko gunea. Abere salmenta.
Egunero zabalik, ekainaren 15etik irailaren 30 bitarte, 10:30etik 18:30era. Urtearen gainerakoan, 14etatik 17:30era. Goizetan, hitzordua eskatuz.
Bisita gidatua, ekainaren 15etik irailaren 30 bitarte, 15etan. Urtearen gainerakoan, hitzordua eskatuz.
Tarifak : 
Helduak : 7 €
Haurrak (5-10 urte) : 4 € Haur ttipiak (2-4 urte) : 1 €
     Ikasleak : 5 €
          Eskola taldeak : 3.50 € haur bakoitzeko

Harremanetarako

Tél :05.59.93.30.09

 

 

Site officiel de la commune d'Itxassou