ITSASUko ekoizpen ezagunena gerezia da ; laborari gazteek bultzatu zuten, berriz, orain dela urte zenbait.
Hiru gerezi mota dira :
– PELOA
Gerezi beltza, maiatz hondarrean ontzen dena, gozoa
– XAPATA Gerezi arrosakaragoa, zapore garratzaxeagokoa. Ekain hastapenean ontzen da
– BELTXA
Gerezi beltz ilhuna; ekainaren hastapen edo erditsutan ontzen da
XAPATA elkartea Itsasuko eta inguruko herrietako zenbait ekoizleen biltze batetik sortu zen ; asmoa gerezi mota zaharrak atxikitzea zuten.
Aipatzeko zenbait ekintza :
– Gereziondoak landatu dira ; orotara 4000 inguru zuhamu
– logo bat sortu da - « Itsasuko gerezia » sormarka sortu da
- seinaletika berezia eta etiketak eman dira lekuetan, kontsumitzaileak produktuen jatorria eta kalitatea ezagun ditzan
– materiala elkarrekin erosi dute
Gerezia atxikitzeko bide honetan, baratze-zaindegi bat garatzen ari da Xapata elkartea, Herriko Etxearen sostenguarekin.
Gereziondo baratzea
Gereziondo baratze honek :
- xertatze, arradatze eta zuhaitzen gidatze entseguak egiteko bidea ematen du,
– mota berrien entseguak egiteko lekua da, - baratze « eskola » da,
– bisitaleku bat da
Harremanetarako
Association XAPATA
Maryse CACHENAUT, Présidente
06 77 00 16 41
Xan ESTEVECORENA
05 59 29 26 15
Site internet : www.cerise-itxassou.com
Blog : http://blog.cerise-itxassou.com/
Crédit photo :
Cerises : Association Xapata
Croquis du verger conservatoire :Nicolas PRAT – Paysagiste Dplg – Atelier Physalis (SARL) – 33 Bordeaux