ITSASU / ETXAURI

joseba mugikorra 20Azken bi urteetan, gereziaren bestaren karietara eta gerezien lekuko ekoizpena osatzeko, Itsasuarrak elkarteak, Xapata elkartearekin lankidetzan, Nafarroako Etxauri araneko (Iruñeatik hurbil) koizleei gereziak erosten dizkie. Aurten, ekoizleez gain, aran horretako elkarteen ordezkariak jin zaizkigu ekainaren 5eko besta egunera. Egun horretan gure bi herrien arteko anaitasun baten ideia proposatu digute.
Honela, joan den irailaren 11an, Etxau-ribarreko besten antolatzaileek eta Etxauriko Udalak (Herriko Etxea) gomitaturik, berrogei bat itsasuar hara hurbildu dira : herriko etxearen izenean
Roger Gamoy Jauna, bi auzapez orde eta beste hiru hautetsirekin, Itsasuarrak, Xapata, Idekia, “les vieux machins” eta “Itsasu herria bai” bezalako elkarteetako
ordezkariak (gerezia, pilota, dantza, makilariak).
Etxauriko Udaleko ordezkariek harrera bikaina egin ziguten. Ongi etorri mintzaldia hiru hizkuntzetan egin eta, Idoia Aritzala Etxarren alkate andereak Itsasuko hautetsiei eta elkarteetako ordezkariei bere herriko zapia eskaini zien. Horren truke, gure auzapezak lekukotasunak biltzen dituen DVD bat eta herriaren argazki bat eskaini zion.
Ondotik baso bat eskaini digute Udal Etxeko lehen solairuan, lekuko elkarte batek prestatu pintxo batzuez lagundurik.
Gure musikariek ezin hobeki alaitu dute gure topaketa hura, ekoizleek beren mozkinak merkatuko plazan eskaintzen zituzten bitartean.
Eguzki bete betean eta bero xaparekin, gure makilari eta dantzariek emankizun ederra eskaini zuten. Ondotik, herritarrek bazkari bikaina eskaini ziguten karpa baten azpian.
IMG 2021Hor ere, gure musikarikantariek beren animaziorako gaitasunak erakutsi zituzten.
Eguna luzatzeko, pilota partida bat izan da Etxauri araneko Xabi eta Etxague eta Itsasuko Pierre Ducassou eta Mathieu Larçabal-aren kontra (azken honi ahal bezain laster sendatzea opa
diogu).
Ez da dudarik Etxauriko lagunek eskaini diguten harreraren ondotik, gerezia sustatzeko eta gure hizkuntza eta kultura partekatzeko dugun borondatea ikusirik, orain guri dagokigula gure lagunak errezibitzea harreman iraunkorra lotzeko. 

Site officiel de la commune d'Itxassou