Ikastola

Arrokagarai_ikastola

IKASTOLA,  egiazko elebitasuna

Mintzatzea, irakurtzea eta ikastea, hala euskaraz nola frantsesez, eta kultura ondare aberatsa transmititzea funtsezko xedea zaie ikastolei. Hala eskola jardunetan nola ikastaldiz kanpokoetan, euskaraz ari dira, lehen mailetik bertatik, haurrak, eta frantsesa ikasten dute ere; horrela, frantsesa besterik mintzo ez den ingurune batetik badatoz ere, bi hizkuntzak goiz-goizik ikasten dituzte.


IKASTOLA, Seaskakidea

Ikastola elkartze kontratu bidez loturik da Hezkuntza Ministerioari. Seaska Federakuntzako kide da ere; federakuntza horretan 3400 ikasle dira, ama eskolatik azken mailaraino. Horrenbestez, irakasleak Hezkuntza Ministerioak edo Seaskak ordaintzen dituzte. Horrez gain, Seaskaren sostengua beste zenbait gauzatan ere dugu: eraikinak, komunikazioa, teknika…


ARROKAGARAI Ikastola

Itsasuko ikastola 2010ean sortu zen, ama eskolako 17 ikaslerekin; aurten, 72 ikasle dira bertan eskolaturik, Itsasutik eta inguruko herrietatik etorriak: Ezpeleta, Luhuso eta Makeatik.

Pedagogia taldea 4 irakaslek eta, haiei laguntzeko, ama eskolako 2 laguntzaile elebidunek osatzen dute, bai eta ikastaldiz kanpoko jardunaldietako animatzaile batek, 2015. urteaz geroztik. 

IKASLEEN GURASOEN ELKARTEAREN ANTOLAMENDUA

Administrazio batzordea: Elkartearen organo eragilea da; biltzar nagusiak hartu erabakiak gauzatzeko ardura du. Bederatzi kide ditu eta hilero biltzen da. Irakasleen ordezkari bat ere batzordekide da. Urtero, kideen heren bat berritzen da, guraso berriak sar daitezen taldera. 


ARROKAGARAI IKASTOLAREN BATZORDEAK 

  • §Besta batzordea: dirua biltzeko animazioak eta bestak antolatzeaz arduratzen da.
  • §Erreforma batzordea: eskola erritmoen erreforma plantan emateaz arduratzen da
  • §Eraikitze batzordea: xintxuketaz eta materiala erosteaz arduratzen da
  • §Harreman batzordea: guraso berriak hartzeaz, ateak zabalik ekitaldiaz eta komunikazioaz arduratzen da
  • §Salmenta batzordea: urtean zehar, zenbait salmenta antolatzen du
  • §Kudeaketa batzordea: ikastolaren gizarte eta diruzko kudeaketaz arduratzen da 
  • §Bat bi hirukasko: ikasleen gurasoek eta Itsasuko gazteen Goxoki elkartekideek osatzen dute eta mendiko Hirukasko ibilaldia antolatzeaz arduratzen da. 


GURASOEN ENGAIAMENDUA 

– Ikastolaren elkarte bizitzan parte hartzen dute, lantaldeen bidez. 

– Elkarteak urtean zehar antolatzen dituen jardunetan parte hartzen dute: 

   * Hirukasko, ekainean 
   * Herri Urrats, maiatzean
   * Kontzertuak, bazkariak eta zenbait ekitaldi antolatzea
   * Egutegien salmenta

– hileroko kuota ordaintzen dute: familia bakoitzak ordaindu behar du, 12 hilabetez, kuota bat eta horren zati bat Seaskarentzat da.
Haur 1: 30 €/hilean – 2 haur: 26 €/hilean – 3 haur: 23 €/hilean 

Site officiel de la commune d'Itxassou