Eskola Pribatua

Saint Joseph eskola herriko eskola katolikoa dugu, orori zabalik, zeinahi gizarte mailako, arrazako edo erlijioko izanik ere, ez soilik legeak hala agintzen duelako (Debré legea) baina eliza hautua delako ere, nork bakoitzaren kontzientzia askatasuna guztiz errespetatuz.

Bi urtetik gorako haurrak hartzen ditu, ttipi-ttipien sailetik lehen mailako 5. urteraino. Euskara/frantses hezkuntza elebiduna eskaintzen du; ama eskolan erabateko murgilpenaz eta gero, ordu kopuru berdinez, 5. urteraino.
Izena urte osoan zehar eman daiteke. Aitzinetik eman dezakezue izena eskolaren webgunean: 
www.sanjosepitsasu.com

Xantal BLAIN

Ikastetxeburua, ama eskolan eta lehen mailako lehen urteko irakaslea

Dominique JORAJURIA

Euskara, ama eskolan

Eider MENDICUTE

Euskara, ama eskolan

Raymonde SAGARDIA

Euskara, handien sailean eta lehen mailako lehen urtean

Chantal MOURGUY

Frantsesa, lehen mailan

Maia LUNO

Euskara, lehen mailan

Annick IRUNGARAY

OGEC langilea

Sole TEILLERIE

OGEC langilea

Mickael TEILLAM

OGEC langilea

Saint Joseph eskola, guztiaren gainetik, egunerokoan, asmo betez ari diren talde bizien elkarlana dugu.

Pedagogia taldea:
Heziketa balore funtsezkoen inguruan ari da, etengabean, proiektu berritzaileak lantzen, haurrari ikaste ibilbidean ahalbait ongien laguntzeko:

Barneko proiektuak:

– Ama eskolan euskarazko murgilpenari ekitea, haurrak egun osoan zehar bizi dezaten euskara, eskolatzearen lehen urteetan. Gero, euskara eta frantsesa denbora berdinean erabiltzen duen irakaskuntza biziko dute.

Murgilpena gurasoen begietan… 
« Bi urte oso euskarazko irakaskuntzan murgildurik izan ondoren, badugu jadanik horren lehen bilana egitea: 
Irakasle taldeak oso emaitza onak ikusi ditu. Txikien saileko haurrak ez dira goizetan besterik eskolan eta haiek lasterrago ikasi dituzte oinarrizko aginduak. Anitzez lasterrago bereganatzen dute hizkuntza eta lehenago mintzo dira ordu kopuru berdineko sistema elebidunean direnean. 
« Gurasoek ere emaitza onak besterik ez dituzte adierazten »

– Lehen mailako lehen urtetik bosgarren urtera ingelesezko irakaskuntza plantan ematea, astean ordubeteko eskola ematen dien irakaslearekin.
– Ikasten zailtasunak dituzten haurrentzat, bakoitzari egokitu laguntza antolatzea; Heziketa Arrakastatsurako Laguntza Pertsonalizatua plantan ematea, behar bereziak dituzten ikasleentzat, bai eta, behar balitz, Harrera Pertsonalizatuko Proiektua edota Eskolatze Proiektu Pertsonala, eri edo ezindurik diren haurrak hartzeko.

Berrantolaketa:

2012ko sartzean, euskarazko irakaskuntza ere aldatuko da. Ez da ikasgairik irakatsiko bi hizkuntzetako batean bakarrik; euskarazko eta frantsesezko denboren artean banatuko dira ikasgaiak. 
Matematika eta zientzia bi hizkuntzetan irakatsiko dira eta horrek erraztuko du etxeko lanak egiteko gurasoen laguntza.
Euskara literatura gaietan ere erabiliko da; koherenteagoa da hori kolegioko ikasketekin. Aldaketa horrek eguneroko jokamoldean ere ekarriko ditu aldaketak. 
Handien sailetik gora, astea honela antolatuko da: 
Astelehen eta ostegunetan, ikasleak irakasle bakarrarekin hizkuntza bakarrean artituko dira (zientzia gaietan eta literatura gaietan).
Astearte eta ostiraletan, bergauza eginen dute, beste irakaslearekin, beste hizkuntzan. 


Herrixkara edo sarera zabaldu proiektuak:

– Herrixkari eta gure ondareari lotu eskola proiektua
– Herrixkako gainerako bi eskolekin topaketak (eskola publikoa eta ikastola), proiektuak partekatzeko: Olentzero, Ihauteria, ikuskizunak….
– Kirol topaketak sareko gainerako 7 eskolekin, martxoan, lehen mailako ikasleentzat eta ekainean ama eskolakoentzat

Kanpoko munduari lotu proiektuak:

– Elur ikastaldia urtero, lehen mailako bosgarren urtekoentzat, lehen mailako eskolakoekin eta Kanboko kolegiokoekin
– Ezagutza ikastaldia, lehen mailako lehen urtetik bosgarren urteraino
– Bosgarren urtearen eta seigarrenaren arteko lotura: eguneko ateraldi bat, kolegioaren krosa, Gouretteko eski ikastaldia, bosgarren urtekoen kolegioratze eguna, informatika diploma kolegioan…. eta hainbat topaketa irakasle eta zuzendaritza taldeen artean, gure ikasleak ahalbait ongien sar daitezen kolegioan. 

 Eskola kudeatzeko taldea: OGEC

Lehendakaria

Vincent ETCHEMENDY

idazkariak

Nathalie BOUVIER
Sandrine NOIZILLIER

Diruzaina

Frantxoa LARTEGUY


Elkarte honek eskolaren kudeaketa materiala, administratibo eta diruzkoaren ardura du.

  • KUDEAKETA EKONOMIKO ETA DIRUZKOA:
  • HIGIEZINEN KUDEAKETA:
  • GIZARTE EKINTZAREN KUDEAKETA:

 

Ikasleen guraso taldea: APEL delakoa

Lehendakaria/ Lehendakariordea

Stéphanie IBAR
Pantxika AGUERRE

Idazkaria/Idazkariordea

Valentine CAHAN
François CAMESCASSE

Diruzaina/Diruzainordea

Kattalin CASSAN
Christelle SANZBERRO


Elkartea eskolako guraso boluntarioek dute osatzen.
Elkartearen egitekoa:
Familien eta irakasle eta zuzendaritza taldearen arteko lotura.

Pedagogia taldeari laguntza ekartzea, ekitaldiak animatzen lagunduz.
Azkenik, APEL elkarteak Unapel, Urapel eta Udapel elkarteek proposatu zerbitzuetarako zubi lanak egiten ditu, gurasoei informazioa eta aholkua ematen die eta dituzten heziketa zereginetan laguntza eskaintzen.

APEL elkarteak irudimen handia erakusten du eskolako proiektuak diruztatzeko ekitaldiak antolatu behar direnean gurasoak hartara biltzeko, bai eta topaketa atsegin eta besta girokoak antolatzen:
– Eguberritako eskola besta, haurrek eskaini ikuskizunarekin
– Karrosañoaren hustea, azaroaren hondarrean
– Eguberriko izeiak eta txokolatea saltzea
– «Landareak, natura eta txokoko» merkatua antolatzea, maiatzaren 8an – Gizon ahotsen kontzertua, ekainean – Urte amaierako bazkaria

Site officiel de la commune d'Itxassou