Aisialdia – Aire zabalean

IBILALDIAK ETA PASAIETAK

 

6 ibilbide dira naturazaleen esku. Ibilaldien Planaren fitxa Herriko Etxean eskura daiteke.

  • Herriaren itzulia – Iraupena : oren bat.
Plazako eta Errobiko auzoak, eliza eta bertako hilarriak ezagutuz, Larrondoko eihera eta oihana.
  • Urzumuren itzulia – Iraupena :1:45.
Plazako eta Urzumuko auzoak, ikusmira ederrekin, hegazkin zelaia, motorrik gabeko hegazkinekin, aeromodelismoa
  • Atharriren itzulia – Iraupena : 3 oren
Latsia auzoa, eihera zaharrarekin eta latsagiarekin, Atekagaitz, Errobi ibaia, eliza eta hilarriak.
  • Mendiaren itzulia – Iraupena : 8:30
Berandotz, Ortzia eta Gerasto auzoak, Artzamendi gaina, Mundarrain gaina eta gazteluaren hondarkinak, harrespilak, saiak, pottokak, ardiak eta betizuak.
  • Jostalekuen itzulia – Iraupena : 30min.
Plazan, haurren jostalekuekin, Atekako xingili jokoa, frontoia, trinketea eta Herriko Etxe gibeleko jostalekua.
  • Fruitu baratzeen itzulia – Iraupena : 1:30.
Izoki, Gibelarte eta Latsa auzoak, Arrokagarai mendia, gereziondoak loretan, udaberrian, fruitu baratzeak eta Errobiren ibarra.

Promenatzera abia aitzineko aholkuñoa :

Ura har ezazue, eguraldiari kasu eman, erne egon. Ibilaldiaren erantzule bakarrak zeuek zarete. Kasu emaiozue ingurumenari ; erraz andea daiteke. Zakurrak loturik atxik. Ibilaldi on!

 

 

 

Ibilbideren baten berri ukan nahi ? Hona hemen zenbait fitxa telekargatzeko

 

Atharriren itzulia
Maila : erraza – Iraupena : 3’00 – Luzera: 9.2km – gainbehera : 410m

 

Telekarga afitxa frantsesez

Mundarrain eta Artzamendiren itzulia
Maila : zaila – Iraupena : 8’15 – Luzera : 22km – Gainbehera : 1385m

Telekarga afitxa frantsesez

GR8 ibilbidea
Maila : zaila – Iraupena : 7’10 – Luzera : 25.7km – Gainbehera : 301m

Azalpena – Mapa – Gomendioak

Itsas hegiko xendera « Bidartetik Donibane Lohizunera »
Maila : erdikoa – Iraupena : 3’30 – Luzera : 13.3km – Gainbehera : 340m

Azalpena – Mapa – Gomendioak

Itsas hegiko xendera « Donibane Lohizunetik Hendaiara »
Maila : erdikoa – Iraupena: 3’00 – Luzera : 11.8km – Gainbehera : 292m

Azalpena – Mapa – Gomendioak

 

Image1

Mendiko bizikletako ibilbideak « Errobitik euskal itsasertzera »


Gidak 11 itzuli proposatzen ditu,1:30eko itzulietatik 5 ordukotara, Itsasu inguruetan. Herriko Etxean salgai.

 

 Téléchargez la fiche VTT – BASABURU / ATHARRI (Itxassou)

 

 


topo escalade 2015MUNDARRAINEN ESKALATZEA

  

Gidak hornituak izan diren bideak besterik ez du azaltzen. Eskalada gida telekarga

 

 

 

 

 

 


HAIZE INDARRAZ HEGALDATZEA

 

HAIZE INDARRAZ HEGALDATZEKO ZENTROA


S/LT ROBERT IRIBARNE

64250 ITSASU
05 59 29 75 12

Webgunea :
www.volavoile.net

Haize indarraz hegaldatzeko zentroa 1971. urtean sortu zen. Berrogeita hamar bat boluntario dituen elkartea da eta planeatzaileekin hegaldatzeko irrikaren biziarazlea da.
Hegazkin zelaia Urzumu mendiaren gainean da, herria behean duelarik eta Ama Birjina ondoan. Aireratze eta lurreratze zerrenda Ekialde-Mendebalde da eta  600 metro bider 50 metro luze-zabal da. Muinoaren forma harturik, hantua denez, “erabilera mugatuko” hegazkin zelai gisa sailkatua da eta kanpotik datozen pilotuek horren erabiltzeko baimena behar dute.

Argibide zenbait :
Planeatzailetako lehen hegaldatzea, planeatzaile akrobazia (12 urtetik goiti).
Egunero zabalik, abuztuaren lehenetik 15a bitarte ; gainerakoetan, hitzordua hartuz.

Tarifak : Planeatzailetako lehen hegaldia (25 min) : 75 €. Planeatzaile akrobazia ezagutzeko hegaldia (15 min) 85 €

 

 

 


UR BIZITAKO KIROLAK

 

raftingEVASION
Errola etxea
64250 ITSASU
Tel : 05 59 29 31 69
Fax : 05 59 29 81 62
Webgunea :
www.evasion64.fr

Zabaltze garaia : Urte osoan zabalik, hitzordua eskatuz. Azalpena : Ateka Gaitza jaistea – Rafting – Kayak – Hydrospeed Canyoning.

 

Copie_de_PB110009NCKD – Rafting eta itsasoko kayaka
Olaizola Jakes
Ateka Gaitzeko bidea
64250 ITSASU
06 73 94 93 46 – 05 59 93 84 65
Webgunea
: www.nckd64.com

Urte osoan zabalik, hitzordua hartuz. Natura arraunaren erritmoan, zuen nahiei egokitu rafting edo canocraft edo itsas kayak ibilaldien erritmoan ezagutzera hurbil zaitezte. Pertsona ororentzat proposatu ibilaldiak, talde txikietan, ur abenturako inguruetan murgiltzeko denbora hartuz. 

 

 


EUSKAL PILOTA

 

Ohiko hitzorduak :

  • Udaberriro, klubak « Atharri kopa » txapelketa antolatzen du, Joko Berrian aritzen diren pilotari onenekin. « Atharri kopa » programa
  • Urtero, udan (uztail-abuztuan), esku huskako partidak ikus ditzakezue ; «Itsasuko masterrrak» ditugu horiek. Hitzordua : herriko frontoian, asteazkenero, 20:00etatik goiti.

 


ARRANTZA

 

Errobi ibaian egin daiteke arrantza. Itsasutik Donibane Garaziraino diren ubideak lehen kategoriakoak dira (amuarrain eta izokinak) eta Itsasutik Baionarainoko zatiak, berriz, bigarren kategoriakoak (arrain zuriak).
Bi elkartek dute Errobiko arrantza eskubidea kudeatzen:

Salmenta bulegoen zerrenda : – Uztaritzen: Hiribehere karrikako tabako eta prentsa saltegia
- Donibane Garazin : Maya saltegia

 

 


TENISA

Herriak tenis zelai bat eskaintzen du, Herriko Etxetik hurbil, herribarnean. Itsasuarrek urririk dute horren erabiltzea. Itsasutik kanpokoei, orduko 6 €tan alokatzen zaie. Argibideak eta erreserbak, Herriko Etxean edo « Chez Boroï » janari dendan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Site officiel de la commune d'Itxassou