Hilerri ohia
Herriko etxeak hilerri ohiaren inbentario bat egin du, hona honetan laburbildu daitekeena :
- hilobietan idatziak diren hilartitzen zerrendaketa bat, oroitarriak argazkitan hartuz,
- hilobi kontzesio akten egitea familikoekilan,
- utziak diren hilobien aurkitze eta deskribapen xehe bat, deus ahantzi gabe,
- hilobi uzte agiri bat eta tokian agerpenez adieraztea
Hilerri ohiaren plano topografiko bati esker, hilobi guziak aurki ditzazkegu gaur; paraleloki, hilobi bakoitza ezagupen plaka batez hornitua da (sail geografikoa erakustera ematen duen letra bat, kokapen zenbaki batez jarraitua).
Hilobi utzien ber-eskuraketa
Hilobi kontzesioen ber-eskuraketa prozeduraren bururapenan (2013 urteaz geroztik hasia), herriko etxeak obrak abiatu ditu 2018ko ekainaren 01etik goiti (Honi loturik 2018-001 herriko erabakian gehitua den zerrenda)
Telekargatzekoak diren dokumentuak:
– 2018-001 kontzesioen ber-eskuratzeko Herriko erabakia
– Hilobiak ber-eskuratzeko planoa
– Utziak diren hilobien inbentarioa argazkiekin
– obra eskaerari buruzko inprimaki orria
– Eroste edo kontzesio berriztatze orria
– Hilerri ohiaren planoa
Hilobi berrien salmenta
Herriko etxeak hilobi berriak proposatzen ditu.
Zer | Prezioa |
3 lekuko hilobia – Oroitarririk gabe | 2628.00€ + 140€ 30 urteko kontzesioa |
6 lekuko hilobia – Oroitarririk gabe | 3799.20€ + 140€ 30 urteko kontzesioa |
Parke hilerria
Zer
|
Prezioa
|
hilobia 3 lagunentzat
|
1900 € + 140 € 30 urteko kontzesioa
|
hilobia 4 lagunentzat
|
2020 € + 140 € 30 urteko kontzesioa
|
hilobia 6 lagunentzat
|
2340 € + 140 € 30 urteko kontzesioa
|
hilobia 8 lagunentzat
|
2700 € + 140 € 30 urteko kontzesioa
|
Telekargatzeko dokumentua
– Hautsak barreiatzeko eskaria - Lanak egiteko baimena eskatzeko inprimakia Hilobi kontzesioa erosi edo berritzeko inprimakia
Hilarri parkearen arkitektura araudia
Hauts gunearen araudia telekarga
Hautsen Gunea
- Hauts kutxategia
Hauts kutxategiak 0.40 m x 0.40 m (barnealdetik) dituzten 12 kutxa ditu, hauts ontziak baizik sartzeko, betiere kutxaren eta ontzien neurrien mugatan. Berehala gutienik ontzi baten ezartzeko baldin bada, alokatuko dira kutxak. Kutxa horiek 30 urterako, berritu daitekeen kontzesioaz uzten dira, libre diren lekuen arabera eta kutxen zenbakiak goraka zenbatuz. Prezioa, Herriko Kontseiluak erabakitzen du. Kutxa bat 30 urterako alokatzeko prezioa : 300 €.
- Hauts ontzietarako hilobiak
Hauts ontzietarako hilobien lekuak 12 hilobi ditu, lurrean : ontzietarako lurpeko 45 zm x 45 zm x 45 zm (barnealdetik) dituen hilobittoa + “Larruneko harriz” egin oroitarri bat, hau da : 60 x 60 x 6 neurriko hobi harria eta 36 x 89 x 8 neurriko hilarri diskokara. Hilobi horiek hilen hautsak dauzkaten ontziak besterik ez dituzte hartuko. Hauts hilobi bakoitzak hiruzpalau ontzi har dezazke, ontzien neurrien arabera. 30 urterako kontzesioak 70 € balio du eta hilobiaren eta orhoitarriaren saltzeak 900 €.
- Orhoit-lorategia
Hilen hautsak Orhoit-lorategian barreia daitezke, auzapezak edo ordezkapena duen estatu zibileko ofiziariak baimena eman ondoren. Hautsen barreiatzea familiak berak edo horretarako baimendu kideek egin dezakete, bertan hautetsi bat edo ordezkapena duen herri langile bat delarik.
Hauts gunearen araudia telekarga
Herriaren Hilobia
Herriaren hilobia “aldi baterako” lurperatzetarako da.
Honako baldintza hauetan uzten da :
– hilkutxak hermetiko behar du (hilkutxa zinkeztatua)
– erabiltzeko lehen hiru hilabeteak urririk ematen dira
– Behin hiru hilabete egin ondoren, hilabeteka 10 € beharko dira ordaindu. Ordainketa aitzinetik eginen da.